Taup, taup, taup, taup... Amaren sabelean gaudenean hasten gara musikak sortzen dituen estimuluak jasotzen eta hortik aurrera gure baitan egongo dira bizitza osoan zehar. Hainbat ikerketen ondorioz, jakin dugu fetoa 24 aste betetzen dituenetik entzumena garatua izaten duela eta haurdunaldi denboraldi horretan entzundako abestiak adibidez, jaiotakoan ezberdindu eta ezagutzeko gai dela.
Taup, taup, taup, taup... Haurrak musikaren bitartez entzun, erantzun, eraiki, interpretatu, sortu eta amestu ditzake, besteak beste. Horregatik nabarmendu beharra dugu musikaren inguruko estimulazioa duen garrantzia. Honek guztia, sentsibilitatea handitzea eta adieraztea, sormena bultzatzea, kontzentrazioa lantzea, arreta eta oroimena indartzea, psikomotrizitatea sakontzea... dakar. Ondorioz, haurren heziketan eta haien gizarteratzerako, musika eta hezkuntza banandu ezin diren bi kontzeptu dira.

0 comentarios:
Publicar un comentario