Instrumentu musikalen soinuak ikasteko balio duen abestia.
Bisitak
Albisteak
martes, 23 de diciembre de 2014
lunes, 22 de diciembre de 2014
Musikaren garrantzia
Taup, taup, taup, taup... Amaren sabelean gaudenean hasten gara musikak sortzen dituen estimuluak jasotzen eta hortik aurrera gure baitan egongo dira bizitza osoan zehar. Hainbat ikerketen ondorioz, jakin dugu fetoa 24 aste betetzen dituenetik entzumena garatua izaten duela eta haurdunaldi denboraldi horretan entzundako abestiak adibidez, jaiotakoan ezberdindu eta ezagutzeko gai dela.
Taup, taup, taup, taup... Haurrak musikaren bitartez entzun, erantzun, eraiki, interpretatu, sortu eta amestu ditzake, besteak beste. Horregatik nabarmendu beharra dugu musikaren inguruko estimulazioa duen garrantzia. Honek guztia, sentsibilitatea handitzea eta adieraztea, sormena bultzatzea, kontzentrazioa lantzea, arreta eta oroimena indartzea, psikomotrizitatea sakontzea... dakar. Ondorioz, haurren heziketan eta haien gizarteratzerako, musika eta hezkuntza banandu ezin diren bi kontzeptu dira.
Musikaren onurak
Haur bakoitzak bere musikaltasuna dauka, neurri handiago edo txikiago batean. Adin goiztiarretik indartu eta landu behar den ezaugarri bat da musikaltasuna, adimena osatzen duten gaitasun asko estimulatzen baititu; irudimena, oroimena, arreta, ulermena, kontzentrazio eta abilezia, eta bizitasun mentala.
Hauek dira lortzen diren zenbait onura:
- Entzumen bereizketa garatzen laguntzen du, soinu eta zarata desberdinak bereiztuz, gogoratuz eta errepikatzeko gaitasuna lortuz.
- Arnasketa eta gorputzeko atalak kontrolarazten ditu kantu eta fonazioan eraginez.
- Musikak norbanakoaren autoestimua indartzen laguntzen du.
- Musikaren balio estetikoen bitartez sentsibilizazio afektiboa eta emozionala lantzen da.
<< Musika eta haur hezkuntza >>
Nondik datorkio magikotasuna musikari? Zergatik da hain boteretsua?
Umeek naturaltasunez erantzun diezaiokete musikari. Haurtxoek gure mintzamen patroiak antzeratzen dituzte zizakadurekin eta gure gorputzera egokituko dira, baita itsatsi ere, kantatzen diegunean. Ume txikiek musikaz gozatzen dute, eta mugimendua, sormena eta sozializazioa agertu daitezen, era zoragarritzat dute. Gure jardueraren baitako gisa erabili dezakegu musikarekin dugun lotura estu hau. Bada, ez diegu umeei gozatzeko esperientzia besterik eskainiko, baizik eta ikastea sustatuko dugu, garapena lagunduz eta umeen harremanak sendoak eta osasungarriak izan daitezen oinarriak ezarriz.
Baina adin hauetarako eta Haur Hezkuntzarako zein da estrategia edota musika tresnarik onena? ZU ZEU! Guztiok egin dezakegu musika zoragarria gure ahotsa erabiliz, eskuekin txalotuz, edota oinekin dantzatuz. Gure zaintzapean ditugun haurtxoei gozamen gehien ematen dieten soinuak aurkitu behar ditugu. Ez dago musikala izateko era egoki edo desegokirik, esperimentatzeko aske sentitu behar gara, deskubritzeko, soinu berriak sortzeko. Horretarako, gehien gustatzen zaiguna aukeratu dezakegu: dibertitzen gaituena eta esanguratsua zaiguna.
Askotan, tamalez, aurkitzen ditugu kantatzeko beldur diren pertsona helduak. Ez dugu zertan izan beharrik, esperientzia txarrak besterik ez dira, era batera edo bestera markatu egin gaituzten esperientziak hain zuzen ere. Beraz, ezabatu beharrean gaude eta ez ditugu proiektatu behar ume-ikasleengan. Horregatik, hasteko, esaterako, CD bat hartuko dugu eta kanta bat ahopekatuko, geroago ipuin liburu bat erabiliko dugu gaitzat edo letra bat, edota objektu edo tresna bat, honen gainean inprobisatzeko. Ez gara arduratu behar audientziaren nondik norakoaz, umeek aski kontzentratuta izanen dira ondo pasatu xedez eta gurekin partekatu nahiko dute esperientzia hauek. Ez da zertan kontzertu bat izan beharko, elkarrizketa musikala baino.
Hilabete gutxiko haurtxoek, agian, ez dute hitzik abestuko, baina ederki afinatuta dituzte belarriak erritmo eta melodientzako. Bere ahotsaren patroiak liluratuta, arretatsu begiratuko dute, soinuak antzeztarazten saiatuz edo atseginez eskuei edo hankei eraginez. Kexatzeak, iraulkatzeak edo begirada desbideratzeak honako esanahi hau izan dezake, “mesedez, atseden beharrean nago”. Ume txikiek txalotuz, jauzi eginez edo bere laguntzaz kulunkatuz hartu dezakete parte abesti batean. Zenbait soinu, hitz ezagun edo dibertigarri suertatu dakizkieke. Dantzatu edo abesteko ahalegina egin dezakete edota jostailu musikalen soinuak arakatuz dibertituko dira. Denok dakigu bi eta hiru arteko umeei izugarri gustatzen zaizkiela musika jolasak eta istorioak eta mugimenduak dituzten kantuak. Asko gustatzen zaie katuak dantzekin edo zuzendutako mugimenduekin edota inprobisatuekin lotzea. Bada, rol eta leku bat izango dute guztiek, soinuak entzunez eta proposatzen dizkiegun bibrazioak sentituz soilik, edo aktiboki parte hartuz dantza, tresna edo bestelako gailuekin.
Guzti hau lortu ahal izateko, zalantzarik gabe, gakoa ZU ZEU zara. Zure esperientzia (seguruenik zuk uste baino sakonagoa izango duzu) eta zure formazioa eta prestakuntza garrantzitsuak dira baina, inoiz ez erabakigarriak. Zuretzako ere beti izango dituzu aukera berriak esploratzeko. Abentura honetan abiatzeko edota eguneroko ekintzen jarraipena eramateko, jarraian, Zero to Three webguneetatik jasota, galdera sorta labur batzuk, laguntza gisa, aurkituko dituzu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
