jueves, 8 de enero de 2015

ELORTZA GABONAK 2014

Publicado por Unknown en 13:57 0 comentarios

 
Ekortza ikastetzeko umeak dantzan eta ikasten dabiltza gabon hautan lan kooperatiboaren bitartez. 


miércoles, 7 de enero de 2015

Ipuin musikatuak: Jostailugilea eta Eskolopendra

Publicado por Unknown en 8:35 0 comentarios






Oñatiko Ganbara Txiki Abesbatzak 4 eta 10 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako egitasmo bat kaleratu berri du. Oraingoz, bi liburuk osatzen dute ipuin musikatuak:
Jostailugilea eta Eskolopendra.

Ganbara Txiki Abesbatzak 2004ko urrian argia ikusi zuen. Talde hau Oñatiko Ganbara Abesbatzaren babespean sortu zen, eta egun abesbatzaren harrobia da. 3-18 urte bitarteko neska-mutilak jarduten dute 6 talde desberdinetan banaturik: Tailerretako taldeak (Tailerra I, Tailerra II eta Tailerra III), Ganbara Txikitxoak, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte.


Taldeek beren sorreratik kontzertu ugari eskaini dituzte Oñatin, Euskal Herriko hainbat tokitan eta baita Euskal Herritik kanpo ere. Horra Mari!!, Alami, Jolasean edota Beltza ipuin musikalak taularatu dituzte eta 2008an Munduari Begiratzeko diskoa argitaratu zuten. 2010ean Torreviejako Certamen Juvenil de Habaneras lehiaketa irabazi zuten eta Zumarragako Antigua Abesbatzak lehiaketan bigarren postua eskuratu zuten.


Aitor Biain da proiektu honen zuzendari eta fundatzailea. Egun, bere gidaritzapean daude Ganbara Txikitxoak, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte taldeak. Tailerretako taldeen ardura aldiz,Miren Gurutze Plazaolaren gain dago.


Eskuetan Pirritx eta Porrotx (lazkao) / Ume Kanta

Publicado por Unknown en 8:17 0 comentarios

Abesti honen bitartez ondo pasatzeaz gain bizitzan izan behar diren balore garrantzitsuak barneratzea bilatzen du. Bideo honetan lazkaon egindako flashmob erraldoia ikusi dezakegu.

Han zeuden/ Ume Kanta

Publicado por Unknown en 8:10 0 comentarios


<marquee>Imanol Urbieta sortutako kanta umeek animaliak ezagutzeko eta haien gorputzarekin animali bakoitza keinu batez identifikatzeko erabiltzen den kanta dibertigarria.</marquee> 

Umeentzako kanta/ Txiki Txiki Txikia

Publicado por Unknown en 8:02 0 comentarios



Abesti honen bitartez haurrek ikasten dutena: gorputzeko atalak eta haren funtzioak

lunes, 5 de enero de 2015

Musika-tresna bat jotzearen onurak

Publicado por Unknown en 14:13 0 comentarios


Haurren egutegia aski betea egon ohi da; eskola eta eskolako zereginak gutxi balira bezala, eskolaz kanpoko orduetan ere zamatuta ibiltzen dira. Kirola egiten dute askok, hizkuntzaren bat ikasten aritzen dira beste hainbat, eta informatikan trebatzen ere bai dezente. Hiru jarduera horiek aukeratzen dituzte, nagusiki, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako haurrek, eta laugarren lekuan dago musika. Halaxe erakusten dute, bederen, Kalitaterako eta Ebaluaziorako Espainiako Institutu Nazionalak (INCE) eman dituen azken datuek. Musika-tresna bat jotzen ikasteak hainbat onura dakarzkio horretan ari denari: besteak beste, sormena areagotzen du, eta hobetu egiten ditu memoria eta irakurketa-gaitasuna. Baina horretarako, gozamen-iturri izan behar du musikak, jostatzeko eta dibertitzeko balio behar du, eta, inola ere ez, sufritzeko.

Musika-tresna batekin aritzeak trebatu egiten ditu eskuak eta begiak. Memoria ere indartu egiten du, baita sormena eta hizkuntza-trebetasunak ere. Horrexegatik, hain zuzen, gero eta espezialista gehiagok gomendatzen dute haurrek musika ikas dezatela, hobetu egiten baititu irakurketa- eta idazketa-trebetasunak, dislexia duten haurrengan, nagusiki. Adimen espaziala ere nabarmen garatzen zaie musika-tresna bat jotzen dutenei (inguruko munduaren xehetasunak antzemateko eta objektuen irudi mentalak egiteko gaitasunari esaten zaio adimen espaziala). Eta oso alderdi garrantzitsua da hori eguneroko bizitzan. Orientatzen jakiteko, adibidez, aski lagungarria gertatzen da adimen espaziala, berdin matematikako problema konplexuak ebazteko ere, eta itxuraz erraz-errazak diruditen keinuak egiteko ere bai, hamaiketakoa biltzeko, esaterako. Gainera, berehala ikusten dira musikaren onurak: adituek egindako kalkuluen arabera, ikasteari ekin eta lau hilabetetara hasten da sumatzen aldaketa.
Onura fisiologikoak ekartzeaz gain, haurren izaerari eta besteekin harremanetan egoteko gaitasunari ere eragiten dio musika-tresna bat jotzeak. Oro har, pertsona metodiko eta diziplinatuak izaten dira, xehetasunak zaintzen dituztenak, zereginak ongi planifikatzen dituztenak eta arreta jartzeko gaitasun nabarmena izaten dutenak. Eta dohain horiek guztiak, estimu handitan edukitzeko modukoak dira. Sarri askotan, irakasleen aurrean aritu behar izaten du musika-tresna bat jotzen duenak, edo aztertzaileen edo ikus-entzuleen aurrean. Horri esker, beldurrari gain hartzen ikasten dute gazteek, herabetasuna gainditzen, eta segurtasuna eta autokonfiantza ematen die.

Haurrak ez zamatu

  Musika-tresna bat jotzeak ekar ditzakeen onura guztiak pikutara joaterik nahi ez badugu, arretaz zaindu behar dira bi alderdi. Batetik, akats larria izango litzateke gurasoen aginduz eta haiek hala nahi dutelako has dadin haurra musika-tresna bat jotzen, haurra bera guztiz konbentzituta egon gabe. Horrela gertatzen bada, kondena moduan bizi izango du haurrak musika-tresna ikasteko jarduera, ez du agertuko interesik, eta arretarik ere ez dio jarriko. Musika-tresna jotzen ikasteko, funtsezkoa da aritzea eta aritzea, baina jolasaren alderdia inoiz ahaztu gabe. Bestela, gerta liteke nahitaez egin beharreko jardueratzat hartzea musika, ez batere gozatzea, eta onura eta mesede guztiak bidean geratzea. Musika ikastea, eskolaz kanpo egiten diren gainerako jarduera guztiak bezalaxe, bide ezin hobea da haurren prestakuntza osatzeko; jarduera bakoitzak ditu bere onurak, baina baldintza bat betez gero, betiere: haurrak ez dira zamatu behar. Goizetan eta arratsaldeetan, eskola izaten dute; handik atera, eta futbol-entrenamendua orain, igeriketa hurrena, ingelesa, gitarra, dantza... Galdera begi-bistakoa da: ona ote da haurrek hain agenda betea eduki dezaten? Ikasleek libre dituzten orduak antolatzerakoan, zentzuz eta zuhurtziaz jokatu behar da, eta ongi egituratu eta gainbegiratu behar da guztia. Eskola orduz kanpoko jarduerekin, hainbat gaitasun sozial eta kognitibo lantzen dituzte ikasleek, eta horietako batzuk nekez eskuratuko dituzte ikasgela barruan. Baina jostatzeko denbora ere eman behar zaie, familiarekin egoteko tartea edo atseden hartzeko beta. Horiek ere lehentasunezko jarduerak dira.

martes, 23 de diciembre de 2014

Paristik natorren/ Instrumentu musikalen soinuak ikasten

Publicado por Unknown en 14:36 0 comentarios

 
Instrumentu musikalen soinuak ikasteko balio duen abestia.

lunes, 22 de diciembre de 2014

Instrumentu musikalen soinuak ikasten

Publicado por Unknown en 14:33 0 comentarios

 
 
 
 
 
 

Musikaren garrantzia

Publicado por Unknown en 8:39 0 comentarios
Taup, taup, taup, taup... Amaren sabelean gaudenean hasten gara musikak sortzen dituen estimuluak jasotzen eta hortik aurrera gure baitan egongo dira bizitza osoan zehar. Hainbat ikerketen ondorioz, jakin dugu fetoa 24 aste betetzen dituenetik entzumena garatua izaten duela eta haurdunaldi denboraldi horretan entzundako abestiak adibidez, jaiotakoan ezberdindu eta ezagutzeko gai dela.

Taup, taup, taup, taup... Haurrak musikaren bitartez entzun, erantzun, eraiki, interpretatu, sortu eta amestu ditzake, besteak beste. Horregatik nabarmendu beharra dugu musikaren inguruko estimulazioa duen garrantzia. Honek guztia, sentsibilitatea handitzea eta adieraztea, sormena bultzatzea, kontzentrazioa lantzea, arreta eta oroimena indartzea, psikomotrizitatea sakontzea... dakar. Ondorioz, haurren heziketan eta haien gizarteratzerako, musika eta hezkuntza banandu ezin diren bi kontzeptu dira.


Musikaren onurak

Publicado por Unknown en 7:50 1 comentarios

Haur bakoitzak bere musikaltasuna dauka, neurri handiago edo txikiago batean. Adin goiztiarretik indartu eta landu behar den ezaugarri bat da musikaltasuna, adimena osatzen duten gaitasun asko estimulatzen baititu; irudimena, oroimena, arreta, ulermena, kontzentrazio eta abilezia, eta bizitasun mentala.

Hauek dira lortzen diren zenbait onura:

  • Entzumen bereizketa garatzen laguntzen du, soinu eta zarata desberdinak bereiztuz, gogoratuz eta errepikatzeko gaitasuna lortuz.
  •  Arnasketa eta gorputzeko atalak kontrolarazten ditu kantu eta fonazioan eraginez.
  • Musikak norbanakoaren autoestimua indartzen laguntzen du.
  • Musikaren balio estetikoen bitartez sentsibilizazio afektiboa eta emozionala lantzen da.
 

Musika haur hezkuntzan Template by Ipietoon Blogger Template | Gift Idea